Entrammesko galiar-erromatar termak
Entrammesko galiar-erromatar termak | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Loirerria |
Departamendua | Mayenne |
Barruti | Lavaleko barrutia |
Kantonamendu | canton of Laval-Est |
Frantziako udalerri | Entrammes |
Koordenatuak | 47°59′58″N 0°43′01″W / 47.999345°N 0.716957°W |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00109500 |
Entrammesko galiar-erromatar termak (frantsesez: Thermes gallo-romains d'Entrammes) Frantziaren ipar-mendebaldean dagoen Entrammes udalerriko (Mayenne departamendua) terma eraikin txiki bat dira. 1987an aurkitu zituzten, herriko elizaren azterlan arkeologikoa egitean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elizaren zaharberritu aurretik, azterketa bat egitea beharrezko jo zen, gurtza leku haren egoera orokorra zela kausa. Eraikinaren erromatar jatorria berretsi zuen hipokausto sistema bat aurkitzeak; egoera bikainean aurkitu zuten, gainera.[1]
Eraikina II. mendearen erdialdekotzat datatu dute, material arkeologiko gutxi aurkitu den arren. Indusketetan aurkitutako kapitel berantiarrak, beharbada, eraikina V. menderaino erabili zela adierazten du; mende hartan, bertan behera utzi zuten eraikina, eta gurtzarako toki VII. mendean bihurtu zuten beranduenez.
Termei beren balioa ematearren, eta termak bisitatzeko aukera emateko, eliza bitan banatu zuten horma handi batez; hartara, transeptua, korua eta absidea baizik ez dira gurtzarako gaur egun.
1988an termen aztarnak monumentu historiko izendatu zituzten.[2]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Jacques Naveau, «Entrammes, Mayenne, les thermes gallo-romains»; Arts, Recherches et Créations aldizkaria, 72. zenbakia, 2002.
- (Frantsesez) Jacques Naveau, La Mayenne, 53: carte archéologique de la Gaule, 1992 (ISBN 2877540154).
- (Frantsesez) Jacques Naveau, Les thermes romains d'Entrammes, Laval; Société d'archéologie et d'histoire de la Mayenne, 1991.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Termak
-
Eliza
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) Jacques Naveau; «Entrammes, Mayenne, les thermes gallo-romains», 49. orrialdea.
- ↑ (Frantsesez) Monuments historiques
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Turismo Laval herrialdean bulegoan gunean termak